Galdera horri erantzun zieten ikertzaile batzuek aurreko ikerketek esaten zutena kontuan hartuz.
P. Karen Murphyk (The Pennsylvania State University), Jeffrey A. Greenek (The University of North Carolina–Chapel Hill), Carla M. Firettok (Arizona State University), Brendan D. Hendrickek (The University of North Carolina–Chapel Hill), Mengyi Lik (American Institutes for Research), Cristin Montalbanok (The University of North Carolina–Chapel Hill) eta Liwei Weik (The Pennsylvania State University) urtebetez ikertu zituzten laugarren mailako bi gelako 35 ikasle.
Irakasleak zuen rola oso berezia zen. Irakurtzen zituzten testuak eztabaidatu egiten zituzten. Eztabaidaren hasierako saioetan irakasleak galdera zehatz batzuk egiten zituen ikasleak motibatzeko eta hitz egiten hasteko; horretaz gain, errefortzu positiboa ematen zitzaien berba egiten zuten ikasleei, haiek egin behar zutena eta haietaz espero zena argi edukitzeko.
Emaitza adierazgarria lortu zuten horrela: gaur egun ditugun informazio eta estimulu gehigarrien aurrean, kritikoak izaten eta benetako eta egiazko informazioa bereizten ikasi behar dugu. Beraz, hau da parte-hartze aktiboak eragiten duena: gure buruari galderak egitea, besteekin harremanetan jartzea eta beste ideia nahiz ikuspuntu batzuk balioestea. Guztion artean pentsatzen denean garatzen da konpetentzia hori. Beste emaitza garrantzitsu bat izan zen ikustea ikasleen erantzunak oso landuta zeudela, eta ohartu ziren zenbat eta gehiago aurreratu saioetan, orduan eta landuago zeudela ikasleen ezaguerak. Era berean, ondo argudiatutako arrazoiak erabiltzen zituzten. Azken finean, goi-mailako ulergarritasunean eta idatziz erabili zituzten argudioen lanketan gorakada handia ikusi zuten.
Vygotskyk esaten zuen moduan, “goi mailako prozesu kognitiboak besteon interakzioei esker sortzen dira” eta geroago bakoitzaren burmuinean egonkortu egiten dira. Ikerketa horrek berdina adierazten digu 2018an.
Egilea: Idoia Uriarte