Datorren maiatzaren 11n, Bilboko Hizkuntza Eskolan, Solasaldi Dialogikoen VII. Kongresua ospatuko da. Bertan, mundu osoan egiten diren Solasaldi Dialogiko mota guztiak ezagutzeko eta horietako batzuetan parte hartzeko aukera paregabea egongo da: Musika Solasaldiak, Literatur Solasaldiak, Arte Solasaldiak, Solasaldi Zientifikoak…
Solasaldi Dialogikoak, funtsean, hezkuntza-jarduera bat dira, eta haurrekin, nerabeekin, senideekin eta helduekin egiten dira. Askotariko testuinguruetan antolatzen dira, hala nola espetxeetan, lehen nahiz bigarren hezkuntzako ikastetxeetan, helduen elkarteetan edo eskoletan, eta zentro irekietan. Jakina denez, testuinguru-aniztasun handi horren emaitzak sendoak dira: metodologiaren bidez, solasaldiek lortzen dute eztabaida-espazioetan parte hartu ez duten pertsonak ausartzea horiekin gozatzera. Pertsona horiek baztertu dituztelako edo behar adina tresnarik izan ez dutelako ez dute aurretik parte hartu.
Emaitza horri, besteak beste, solasaldietan parte hartzen duten pertsonen eraldaketa-prozesua gehitu behar zaio, eta, ondorioz, haien gertuko gizarte- eta familia-ingurunearena ere bai. Solasaldiaren bidez irakurtzen ikasi duten pertsonek gaur egun kultura-erakundeetan parte hartzen dute, eta balio demokratiko eta berdinzaleetan oinarritutako hezkuntzaren alde borroka egiten dute.
Esperientzia horiek nabarmendu nahi dituzte, horiek aberasten baitituzte elkarrekintzak eta trukerako aukerak, eta espazio paregabe bilakatzen baitute kongresua.
Solasaldien VII. Kongresua solasaldi mota anitzetan parte hartzen duten eta horiek sustatzen dituzten pertsonen elkargunea izango da.
Antolatzaileak diren CONFAPEAk eta ADARRA Pedagogia Erakundeak gizarteari parte hartzeko gonbidapena luzatzen diote eta izena emateko jo daiteke esteka honetara: https://forms.gle/GFhXWaEmRaE1Jwgy
Egileak: Confapea eta Adarra