Mundu osoan ehunka milioi haur beren segurtasun eta ongizatearen aurkako mehatxuei aurre egiten aritu daitezke, tratu txarrak, genero-indarkeria, esplotazioa, bazterketa soziala eta zaintzaileengandik bereiztea barne. Horretaz ohartarazi du Unicefek martxoaren 20an kaleratu duen komunikatuan.

Eskolen itxierak eta mugimendu-murrizketak haurren errutinak eta laguntza-sistemak eteten ari dira mundu osoan, eta faktore estresagarri berriak gehitzen ari zaizkie, gainera, lanari uko egin behar izan dioten zaintzaileei. Izan ere, emakumeen eta neskatoen genero-premia eta -ahultasun espezifikoak kontuan hartzen ez dituzten kontrol-neurriek esplotazio- eta sexu-arriskua ere areagotu dezakete, aurreko osasun-larrialdi publikoetan gertatu zen bezala. Esaterako, Ebola birusak Afrikan eragindako izurriteak iraun zuen bitartean eskolak ixteak, 2014tik 2016ra, haurren lan, abandonu, sexu-abusu eta nerabeen haurdunaldiak haztea gailurretan eragin zuen.

Covid 19aren ondorio sozioekonomikoak areagotzen ari diren bitartean, UNICEFek gobernuei eskatu die haurren babesa COVID-19a prebenitzeko eta kontrolatzeko neurri guztien zati integrala izan dadila, haurren segurtasuna eta ongizatea bermatzeko. Halaber, erakundeko kidea den Haurrak Ekintza Humanitarioan Babesteko Aliantzak egindako orientabideak gogorarazi ditu bere komunikatuan. 

Aliantzak proposatzen dituen neurrien artean bat nabarmendu nahi dugu, ikastetxeei eragiten diena, hain zuen: osasuneko, hezkuntzako eta haur-zerbitzuetako langileak gaitzea COVID-19arekin lotutako haurren babes-arriskuei buruz, esplotazioaren eta sexu-abusuaren prebentzioa barne, eta kezkak modu egoki eta seguruan jakinaraztea.

Egilea: Isabel Mendizabal

IMG_-ua20bk