Duque eta lankideek egindako ikerketan (Bartenders and Customers’ Interactions: Influence on Sexual Assaults in Nightlife) zenbait bezeroren (gizonak) eta tabernako zerbitzari batzuen (gizonak) arteko interakzioak aztertzen dituzte gaueko bizitzaren testuinguruan, zehazki, sexu-harremanak sustatzen dituztenak. Ikertzaileen helburu nagusia tabernarien eta bezeroen arteko interakzioetan sexu-harremanen sustapena esploratzea izan da, eta nola eragin dezaketen haien interakzioek sexu-erasoen balizko egoeretan.
Artikulu honetan, indarkeriazko sexu-topaketak eragin ditzaketen elementu batzuk identifikatzen dira. Adibidez, gizon batzuek emakumeak mozkortzeko estrategiak erabiltzen dituzte helburu sexualak lortzeko, eta gero haiekin sexu-harremanak izatera behartzen dituzte. Estrategia horien barruan zerbitzariekiko interakzio batzuk daude.
Ikerketak hainbat interakzio identifikatzen ditu zerbitzari eta bezero batzuen artean: zerbitzarien laguntza eskatzea edo haien konplizitatea bilatzea, eta haiek informazioa ematea bezeroek jakin dezaten zein emakume diren eskuragarriagoak, sexu-harremanak izateko prestuagoak edo gehiago edan dutenak. Elkarrizketa horietako askotan, emakumeak objektu, harrapakin edo “beren konkisten zerrendako zenbaki” gisa aipatzen dituzte; bezeroaren estatusa handitzea, emakumeak aurkeztea, haiei buruz ondo hitz egitea, tabernako langileekin ohituak daudela erakustea, emakumeei poltsak eta berokiak gordetzea eta/edo hartzera gonbidatzea bezalako mesedeak emanez; gaueko giroetan dauden estrategia konkretuak erabiltzea, alkohola, adibidez, emakumeak alkohola edatera gonbidatuz edo edari gehiago zerbitzatuz beraiek gonbidatu gabe; tabernarien eta bezeroen arteko elkarrizketak, nahi duten emakumeei buruzko informazioa eskatzeko.
Nerabe eta gazteekin egiten den genero-indarkeriaren prebentzioa etorkizuneko harreman egonkorretan prebenitzera bideratzen da, eta, gutxitan, noizbehinkako harremanetan gertatzen denera. Artikulu honetan, aldiz, zerbitzari eta bezero batzuen arteko interakzioetan identifikatutako elementuak eztabaidagune garrantzitsuak izan daitezke noizbehinkako harremanetan sexu-abusua gau-bizitzan prebenitzen laguntzeko.
Egilea: Garazi Alvarez