Ikas-komunitateak diren eskoletan egiten diren hezkuntza-jarduketa arrakastatsuetako bat gatazkak prebenitzeko eta ebazteko eredu dialogikoa da. Eredu hori beste urrats bat da aurreko ereduekin alderatuta, hala nola eredu diziplina-ereduarekin edo bitartekaritza-ereduarekin.

Diziplina-eredua modu hierarkikoan ezartzen dute eskolaren barruan agintea edo boterea duten pertsonek –nagusiki zuzendaritza-taldeak edo irakasle eta tutoreek–. Hortaz, pertsona horiek ezartzen dituzte arauak, baita gatazken aurrean eman beharreko erantzunak ere.

Bitartekaritza-eredua edo adituen eredua sortu zen gatazkak ebazteko prozesuaren inguruan hizketan jarduteko borondatearekin, eta funtzio horietara pertsona gehiago gehitu zituen. Kasu honetan, aditu bat edo adituak sartzen dira tartean –batzuetan, ikasleak berak–, bitartekari-rola hartzen dute eta saiatzen dira gatazkan nahasitako pertsonek jarrerak gerturatu ditzaten. Hortaz, eredu malguagoa da, eta gatazken aniztasunari erantzuten saiatzen da.

Gatazkak prebenitzeko eta ebazteko eredu dialogikoa beste urrats bat da, izan ere, haren helburua da ikastetxeetan bizikidetza lantzea gatazkak sortu aurretik, hots, modu prebentiboan. Eredu horretan, komunitate osoak parte hartzen du araua edo arauak prestatzen, eta, ondoren, konpromisoa hartzen du horiek aplikatzeko. Hala, komunitateak adostu egiten du eta kontzientzia hartzen du, gatazkak prebenitzen edo, sortu badira, horiek desagerrarazteko modu eraginkorragoan kudeatzen lagundu dezaketen balioei eta jarrerei dagokienez. Ildo beretik, helburu nagusitzat du eskola indarkeriarik gabeko espazioa izatea.

Egilea: Patricia Melgar

Melgar_P