Eskolen lan egiten duten profesionalen artean, orientatzaileak daude. Orokorrean, irakasleriarentzat baliabide erabilgarria izan ohi diren profesionalak dira, batez ere egoera zailen aurrean ikasleei eskaini diezaieketen aholkuak edo orietabidean direla-eta. Gauzak horrela, 2019 an Harvard-eko Unibertsitateko Christine Mulhern-ek honetan sakondu zuen, Massachussets-eko 131 institutuko orientatzailen datuak aztertu zituen, konkretuki ikasleriaren lorpen akadimekoari dagokionean.
Datuak aztertu ondoren, Mulhern-ek ondorioztatu zuen institutuko ikasleen arrakasta akademikoa ez zela guztiz orientatzaileen irizpidetan oinarritzen. Hau da, ikasleen arrakasta akademikoa, ez huts-egitea eta ibilbide akademikoan aurrera egitea ezin zen bakarrik orientatzaileen lanagatik azaldu. Zentzu horretan, orientatzaileen lanaren eragina irakasleriaren antzekoa zela ondorioztatu zuen ikerlariak.
Gainera, orientatzaileen zereginaren eragina ikasketetan arrakasta ez dutenen artean handiagoa da. Honen arrazoi bat zera izan daiteke: ikasle mota hura (nota onak ateratzeko zailtasun gehiago aurkezten dutenek) joera handiagoa erakusten duela ibilbide akademikoen inguruan laguntza eskatzeko. Eta laguntza hori, orientatzailearen bidez lortzen dute. Ildo honetan, emaitza hobeagoa lortzen dituzten orientzatzaileen lana arrakasta akademikoa lortzera bideratzen da; emaitza ez horren positiboak lortzen dituztenek berriz, ikasleen jarrera soilik hobetzera zuzentzen dira.
Ondorioz, orientabide arrakastatsua instituto guztietan bermatzea oso neurri baliagarria izan daiteke ikasleen ibilbide akademikoak sustatzeko, kalitatezko orientabideen bidez ezberdintasun sozioekonomikoak gutxitzeko aukerak zabalduz.
Egilea: Kaiera