Jakin badakigu gizakion garapenaren oinarrian elkarrekintza dagoela. Ezaugarri berezi horrek erlijio eta kultura ezberdinetako gizabanakoen arteko eztabaidak ahalbidetzen ditu, eta hori gabe egun munduak pairatzen dituen gatazkek gora egingo lukete. Halaber, eztabaida horiek arrakastatsuak izateko behar diren baldintzen inguruko informazio eta ebidentzia eskasa dago oraindik.
Hartara, Roger Campdepadrós-Cullell, Miguel Ángel Pulido-Rodríguez, Jesús Marauri eta Sandra Racionero-Plaza ikertzaileek gai hori aztertu, eta horri buruz argitaratu dute Religions aldizkari zientifikoan. Horretarako, hiru erlijiotako eztabaida-taldeen dinamizatzaileak elkarrizketatu zituzten, bai eta talde-elkarrizketa bat antolatu ere, beste erlijio batzuetako talde batekin.
Emaitzek diotenez, eztabaida-talde horien funtsezko elementua berdinen arteko berdintasuna mantentzea da, bai eta elkarren arteko ezberdintasunen berdintasunaren printzipioa, solidaritatea, denon jakintza kulturala aitortzea, eta elkarrekintzak duen eraldatzeko potentziala garbi izatea ere. Elementu horiek presente daudenean, ikerketak erakutsi zuen erlijio ezberdinen arteko eztabaida-talde horiek bizikidetza, laguntasuna eta sustapen-ekimenak bultzatzen dituztela.
Egilea: Andrea Khalfaoui