Gaur, esperientzien atalean, “Voice Against Violence” izeneko ekintza eraldatzailea dakarkizuegu. VAV 8 “gazte adituk” osatzen dute, eta Eskoziako Gobernuko ministroekin eta tokiko kontseiluekin batera lan egiten dute etxeko tratu txarrei aurre egiteko eta haurren bizitza hobetzeko.
VAVk uste du etxeko tratu txarren esperientzia duten gazteen ahotsak entzun behar direla; hortaz, ziurtatu behar da neska eta mutil horiek seguru eta zoriontsu daudela. Horregatik, mundua hobetzeko eta umeen aurkako biolentziaren kontra egiteko, haien arau propioak garatu dituzte. Baina, zeintzuk dira arauak eta zertarako sortu ziren?
Arauak VAVko kideak babesten laguntzen duten oinarrizko printzipioen eta erregelamenduen multzoa dira. Arau horiek taldeak nola funtzionatu behar duen esaten dute, eta kide guztiek talde gisa eraginkortasunez lan egiten dutela ziurtatzen dute. Parte-hartze egokirako irizpideak ere badira, eta bereziki helduek arauak errespetatzen dituztela ziurtatzen dute. Jarraian ikus ditzakezue:
- Segurtasuna ororen gainetik, informazioa eta adostasuna.
- Konfidentzialtasuna eta anonimotasuna.
- Pribatutasuna eta borondatezko bazterketa parte hartu nahi ez bada.
- Familiaren/tutorearen parte-hartzea eta babesa.
- Zuzendariaren eta taldearen laguntza.
- VAVekin lan egiten duten helduek segurtasuna eta errespetua bermatzen dute.
- Kokapena eta erosotasuna parte-hartzaileentzat.
- Gazte adituentzako laguntza. Ez dira “laguntza-talde” bat, baina elkarri laguntzen diote.
- Gazteen beren kabuz hitz egiteko ahalmena errespetatu.
- Boterea duten pertsonentzako sarbide zuzena izatea, Gobernuaren etorkizuneko erabakietan influentzia izateko.
- Berdintasunezko parte-hartzea eta besteekiko errespetua: denak batentzat, bat guztiontzat.
- Oztopoak haustea diskriminaziorik gabe.
- Ondo pasatzea, taldea egitea, lagunak egitea.
- Lanarekiko interesari eustea. Metodo sortzaileak erabiltzeak batzuetan beste modu batean pentsarazten die, eta are gehiago ikasten laguntzen die.
- Taldean lan egitea. Elkarrekin lan egiten duen taldea izatea oso ona da, denak erlaxatuta sentiarazten baititu eta zertan ari diren baitakite.
- Komunikazio ona langileekin gauzak prestatzeko, adituekin, gobernuarekiko konfiantzazko kontaktuekin.
- Gaitasunak aitortzea eta sortzea, hala nola komunikazio-trebetasunak eta konfiantza garatzea, CVa eraikitzea…
- Haien kausarekiko konpromisoa. VAVko kide direnez, interesa izan behar dute etxeko tratu txarrekin amaitzeko eta gainerakoak kontzientziatzeko, elkarrekin etxeko tratu txarrak murriztu ahal izateko.
- Arrakasta eta eragina.
Printzipio guztiak oso inportanteak dira, baina VAVk honako hau ere transmititu nahi du: Eskozia osoan etxeko tratu txarrak jasaten dituzten haurrak bakarrik ez daudela, laguntza dagoela eta bizitzako alderdi guztietan laguntza jasotzen dutela. Horrek itxaropena ematen digu biolentziarik gabeko gizartean amesteko.
Egilea: Garazi Alvarez