Aspalditik dakigu irakasleen formakuntzak eragin garrantzitsua duela ikasleen arrakastan, maila eta testuinguru guztietan. Gainera, eskolako erritmoak eta erantzukizunak irakasleen denbora murrizten dute. Hartara, irakasleen formakuntzak diseinatzean ondo zaindu eta ziurtatu behar da hezkuntza pieza garrantzitsu honen eskura jartzen dena; izan ere, orain arte, irakasle-formakuntza mota batek erakutsi ditu ikasleenganako efektu positiboenak: ebidentzia zientifikoetan oinarritzen den irakasle-formakuntza dialogikoak, hain zuzen ere. 

Horren inguruan aritu zen Esther Roca ikertzailea joan den martxoko saio irekian. Esther Roca Valentziako Unibertsitateko irakaslea dugu, puntako nazioarteko aldizkari zientifikoetan zabal argitaratu duena irakasle formakuntza dialogikoaren inguruan. Gertutik ezagutzen ditu Rocak irakasle-formakuntza arrakastatsuenak, bai eta horrek ikasleengan duen inpaktu positiboa ere (hona hemen nazioarteko komunitate zientifikoak balioztatu dituen bi adibide argi: Rodriguez et al., 2020; Roca-Campos et al., 2021). 

Espazio birtualak aprobetxatuz, Esther Rocak martxoan eskaini zuen saioa eskuragarri dugu Youtube plataforman, esteka honen bidez: https://www.youtube.com/watch?v=gOb3h7OPcTE. Haren hitzaldia baliabide bikaina da egungo irakasle gutientzat, hiru ardatz nagusiren inguruan aritzen delako: nazioarteko komunitate zientifikoak orain arte argi duena irakasle-formakuntzaren inguruan; Solasaldi Pedagogiko Dialogikoak eta erakutsi duten inpaktua; eta alfabetatze zientifikoa eta herritarrok ebidentzia zientifikoetara iristeko eskura ditugun tresnak. 

Egilea: Kaiera