Ebidentzietan Oinarritutako Hezkuntzaren aldeko Elkarteen Sareak (ADARRA Euskadi, Associació de Professorat ODISSEA Catalunya, Iris AEBE Valencia, Hipatia AEBE Cantabria, Asturies AEBE, Madril AEBE), Azaroaren 25eko ospakizuna dela eta (Emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna), proposamen irekia egiten dio komunitate osoari egun horren ospakizunak, erreibindikatzailea izateaz gain, indarkeriaren desagerpenaren aldeko borrokan laguntzen duten eraldaketak sortzeko balio dezan.
Horretarako, azaroaren 24an onlineko jardunaldi bat antolatu dute, arratsaldeko 06:00etan. Bertan, Lidia Puigvert Mallart doktorea entzuteko aukera egongo da, genero-indarkeria prebenitzeko inpaktu sozialaren ebidentzia zientifikoei buruz hitz egingo baitu. Haren esku-hartzeetan ohikoa den bezala, adin guztietako ikastetxeen lana aberasteko balioko duten ikerketak, kasu errealak eta proposamen praktikoak aipatuko ditu.
Lidia Puigvert Mallart Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea da. Oso curriculum luzea eta aberatsa du, kontu batzuen artean, CREAko orrian aipatzen diren alderdi batzuk errekuperatuko ditugu: feminismo dialogikoaren kontzeptuagatik nazioartean ezaguna den feminista da. Generoan eragin soziala duten ikerketa askoren ikertzaile nagusia izan da, eta nazioartean eragin zientifikoa duten hainbat argitalpenen egilea eta unibertsitateetan genero-indarkeria gainditzeko izandako inplikazioagatik aitortua da. Gatazkak prebenitzeko eredu dialogikoan eta genero-indarkeriaren sozializazio prebentiboan aditua da. Cambridgeko Unibertsitateko Kriminologia Institutuan Marie S. Curie bekaduna izan zen, baita European Women’s Lobby-ko aholkularia ere.
Duela gutxi, estatuan eta estatutik kanpo genero-indarkeriaren prebentzioari buruz garatzen diren programa askoren berrikuspenean parte hartu du, eta, ikerketa oraindik argitaratu gabe dagoen arren, ziur asko horietako gehienek lortzen dituzten emaitza positibo urriei egingo die erreferentzia.
Nazioarteko erreferente horren hitzaldiaren ondoren, arratsaldeko 7etan, Tertulia Dialogiko bat hasiko da ‘Your friends do matter: Peer group talk in adolescence and gender violence victimization’ artikuluarekin (Zure lagunek garrantzia dute: nerabezaroko eta genero-indarkeriaren biktimizazioko pareen taldearen hitzaldia). Oso artikulu zientifiko interesgarria da, adiskidetasunak nerabeen erakarpen- eta harreman-ereduetan duen eraginari buruzkoa, eta izena eman duten pertsonek gaztelaniaz jasoko dute.
Azaroaren 24ko jardunaldirako izena ematea doakoa da, eta https://forms.gle/jdzGXermjUVn9spf9 helbidearen bidez egingo da.
Izena eman duten pertsonek aurreko egunean jasoko dute Zoom-en konektatzeko esteka.
Azaroaren 25a
Ekimena biribiltzeko, azaroaren 25erako ikastetxeei proposatzen diete ikasgeletan ikerketa berari buruzko tertulia dialogikoa egitea, El diario feminista (DF) eta/edo Kaiera egunkarietan argitaratutako testuak erabiliz.
https://www.kaiera.eus/2021/05/14/zure-lagunek-izugarrizko-garrantzia-dute-zure-eguneroko-bizitzan/
Ebidentzia zientifiko handia dago Tertulia Dialogikoek sortzen dituzten ikaskuntzei eta eraldaketei buruz, eta horregatik proposamena luzatzen diete klaustroei, familia-taldeei…, hau da, komunitate osoari.
Espero dugu azaroaren 25ean ikasgela eta ikastetxe asko genero-indarkeriaren aurkako gogoeta eta elkarrizketa eraldatzailez betetzea.
Egilea: Luisa Mari Puertas