Irakurtzen jakitea ezagutzak eskuratzeko, kultur konpromisorako, demokraziarako eta lantokian arrakasta izateko oinarria da. Izan ere, irakurtzen ikasteak bizitzak eraldatzen ditu eta egungo gizartean sartzeko oinarrizko gaitasuna da.
Horregatik guztiagatik, interes publikoa dago haurrek nola ikasten duten irakurtzen eta nola irakats daitekeen hobeto. Interes hori, sarritan, argudio oihukarien bidez egin izan da, truke-aldi batean, Truke-aldi horri irakurketa-gerrak deitu izan zaio.
Egun, ebidentzia zientifikoaren kalitateak eta irismenak esan nahi du irakurketa-gerrak amaituta egon behar zutela, baina oraindik ere eztabaida eta erresistentzia handia dago ebidentzia zientifikoetan oinarritutako metodoen erabilera, eta oso alde handia dago irakurketaren ikaskuntzari buruzko ikerketaren ezagutza-egoeraren eta publikoaren zein eremu profesionalen ulermen-egoeraren artean.
Gauzak horrela, hutsune hori betetzeko xedearekin, Psychological Science in the Public Interest aldizkari zientifikoan argitaratutako Ending the Reading Wars: reading Acquisition From Novice to Expert artikuluak irakurketaren ikaskuntza-zientziaren berrikuspen sakona aurkezten du, haurren lehen trebetasun alfabetikoetatik hasi eta hitzen ezagupen arina eta testuaren ulermen aditua barne hartzen dituena.
Azterlanaren ekarpen nagusien artean honako hauek daude, besteak beste: adostasun zientifiko handia dago irakaspen fonetiko sistemikoak irakurketaren hasierako instrukzio-aldietan duen eraginkortasunari buruz, eta alderdi positiboekin lortzen da, hala nola, irakurtzeko motibazio handiagoarekin, plazen bidezko irakurketa zabalagoarekin eta autoestimu akademiko handiagoarekin; partekatutako irakurketen bidezko esperientziak
dekodetze alfabetikotik haratago joaten laguntzen die haurrei, inprimatutako hitzak zehatz eta erraz ezagutzeko gaitasuna garatzeko; eta irakurmenaren oinarria ahozko hizkuntza ematen du (hiztegia gramatika eta narrazio-trebetasunak). Horregatik, haurrek irakurtzen ikasi aurretik ere ahozko hizkuntzara bideratzen iren esku-hartzeek ezagutzan irabazia ekarriko dituzte, eta gero irakurmenerako baliagarria izango diren prozesamendu-trebetasunak hobetuko dituzte.
Alfabetatze bazuak erronka kritiko zein iraunkorra erakusten du mundu osoa, baita herrialde garatuetan ere. Kalkuluen arabera, 15 urteko gazteen %20 inguruk ez uz du lortzen bizitzan eraginkortasunez parte hartzeko aukera ematen dien irakurketa-errendimendua. Horregatik, garrantzitsua da gure irakaskuntza-lana ikasgelan praktika onenak sustatzen dituzten gizarte-eragineko ebidentzia zientifikoetan oinarritzea, eta horrela, irakaskuntza ezin hobearen ondorioz irakurketarekin borrokatzen duten haurren proportzioa gutxitzea.
Egilea: Ane Olmedillo Berasategi