Haurren aurkako indarkeriak (HAI) oso ondorio larriak ditu haurren ongizatean eta garapen pertsonalean, eremu guztietan, eta eragin handia du hezkuntza-aukeretan eta errendimendu akademikoan.
Indarkeria mota hori ezabatzeko konponbideak bilatzeko, Europako Batzordeak txosten bat argitaratu berri du, NESET txostena (Achieving student well-being for all: educational contexts free of violence), Ramón Flechak, eragin sozialean eta genero-indarkerian nazioarteko rankingeko lehen zientzialariak, zuzendua.
Txosten analitiko horrek HAIren prebalentziaren eta eraginaren berrikuspen zientifikoa aurkezten du (zehazki, eskola-adineko haurrei gehien eragiten dieten formak), baita indarkeria mota horren ondorioak ere.
Gainera, indarkeria horri aurre egiteko nazioartean dauden programen azterketa egiten du. Azterketa horretan, programa horietako bakoitzean inpaktu sozialaren ebidentzia zientifikorik dagoen identifikatzen da. Txostenaren emaitza gisa, indarkeriaren ondorioak prebenitzea eta arintzea lortzen duten programen edo jardueren zerrenda bat aurkezten dute, eta emaitzarik lortzen ez dutenen edo egoera okertzen dutenen beste zerrenda bat.
Azpian dago egoera hobetzen dutenen zerrenda; batzuei buruz artikuluak argitaratu dira Kaieran. 13 programa edo jardueratara mugatzen da, eta programa horiek komunean dutena zera da: komunitatearen inplikazioa biktimei laguntzeko. Batzuek gehiago lantzen dute jazarpenaren kontrako babesa, beste batzuek harremanak, adiskidetasuna, baina guztiek komunitatearen inplikazioa.
Attachment Aware Schools (AAS)
Incredible Years programme
NoTrap! Anti-bullying and anti-cyberbullying programme
Gatazkak prebenitzeko eta aurre egiteko eredu dialogikoa
Tertulia dialogiko feministak eta zientifikoak.
Open Doors Actions
Eliminación de la violencia aisladora
School-based cognitive behavioural therapy programmes
Teaching recovery techniques (TRT)
Building Resilience Intervention (BRI)
Parenting our Children to Excellence (PACE)
Triple P – Positive Parenting Programme
NESET txosten horren bidez, eskoletako indarkeria-egoera eta haurren aurkako sexu-abusuak hobetu daitezke; izan ere, zer programak funtzionatzen duten eta zeinek ez jakitea errazten du, eta, horri esker, irakasleek eta senideek beren eskoletan aplikatzen ari diren eta funtzionatzen ez duten programak kentzeko eska dezakete, bai eta guztientzat seguruak diren eskolak eta komunitateak sortzen dituzten programak soilik aplikatzeko ere.
Egilea: Mª Luisa Jaussi