Neuromitoaren kontzeptua, Ala Crokartek sortu zuen 1980ko hamarkadan medikuntzaren arloan. Harrezkero, ekarpen oso baliagarria izan da hainbat eremutan neurozientziari buruzko uste faltsuak saihesteko. Alegia, gizakiarentzat negatiboa izan daitekeen ezagutza. Haatik, hezkuntzan, kontzeptu hori asko erabi li da 2002tik, ELGAk Entender el cerebro: hacia una nueva ciencia del aprendizaje argitaratu zuenetik.
Beraz, azken urteotan ugaritu egin da neuromitoei buruzko literatura zientifikoa. Dena dela, hutsune bat dago neuroedumitoen inguruan. Izan ere, neuromitoak garunaren gainekouste okerretan oinarritzen diren bitartean, neuroedumitoek kontzeptu neurozientifikoak erabiltzen dituzte, baina heziketarako ondorio faltsuak adierazten dituzte.
Hori horrela, Sandra Racionero-Plaza, Ramon Flecha, Sara Carbonell eta Alfonso Rodríguez-Oramas ikerlariek berriki argitaratu duten Neuroedumyths: A contribution from Socioneuroscience to the Right to Education for All artikuluan, lehen aldiz irakasleen neuroedumitoei buruzko ikerketa aurkezten dute.
Ikerketa horrek, Public Lectures Debate Analytics (PLDA) metodologia berritzailea aplikatu du expost modalitatean. Horrek zera eragin du; ikerketa honetan elkarrizketatutako hamabi parte-hartzaileek neurozientzari eta hezkuntzari buruzko hitzaldi publikoen eztabaiden ondorioak aztertzea.
Emaitzek aditzera ematen dute irakasleen artean lau neuroedumitoren presentzia dagoela: garunak aspertu egin behar du garatzeko, indarkeria gene maskulinoetan dago, garuna ia erabat garatzen da bizitzako lehen hiru urteetan eta eskuineko hemisferioko ikasleak eta ezkerreko hemisferioko ikasleak daude.
Neuroedumitoak hezkuntza espezializatutako prestatzaileek zabaldu dituzte irakasleen artean, baina ez dute neurozientziari buruzko informazio zientifikorik. Arazo hori, irakasleek akats gisa aztertzen zuten aurreko ikerketa batzuetan ez bezala, azterlan honen emaitzek erakusten dute arazoa irakasleen prestatzaile natzuen akatsak direla.
Egilea: Ane Olmedillo Berasategi