Badira hainbat eta hainbat Solasaldi Literario Dialogiko dagoeneko martxan, munduko hainbat leku eta testuingurutan. Gero eta pertsona gehiago gara Hezkuntza Jarduera Arrakastatsuen (HJA) olatu amaigabean surfean gabiltzanak eta horiei esker ikasi eta disfrutatzen dugunak.
Euskal Herriko eskola batzuetako haur eta gazteak jada ari dira altxor horretaz baliatzen, baita haien tutore edota irakasleak ere. Aldiz, hutsune bat zegoela ikusi zen. Izan ere, ez genituen eskura Solasaldi Literario Dialogikoak euskaraz eta helduentzat. Ondorioz, horri erantzuna eman nahian, aurreko astean, apirilaren 26an, Atenea Mintegia estreinatu zen.
Atenea Mintegia online egiten da, 19:00-20:00 bitartean, hilabeteko azken asteazkenean. Kafkaren Metamorfosia liburuaren lehen atalarekin hasi ginen, eta hurrengo solasaldian bigarren eta hirugarren atalak eztabaidatuko ditugu. Edonork parte har dezake: irakasleek, gurasoek, ikertzaileek, aiton-amonek… Hau da, ikasteko eta konpartitzeko interesa eta ilusioa duen edonork.
Honako hau da Atenea Mintegian izena emateko esteka:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSff139bwlqtoe0p13yNOan_NgfrOvNpA4Lq4jbTQ8CsEWTHZA/viewform
Hurrengoa maiatzaren 31n izango da. Gehituko al zara olatu honetara?
Egilea: Ane Olabarria