Ekainaren 12tik 14ra, Bilbon, “Implementation Research Scientific Conference” antolatu dute, non osasun-zientziaren ikerketan eta inplementazioan adituak diren 170 profesional bildu diren. Topaketak eguneroko praktika klinikoan lortutako ebidentzia zientifikoa helaraztea du helburu; izan ere, pertsonak eta gizartea dira horren onuradun nagusiak.
Alvaro Sanchez Perez doktoreak, Bizkaia-Osakidetzako lehen mailako arretako ikerketa-taldeko eta Biocruces Bizkaiko Osasun Zerbitzuetako Barreiadura eta Inplementazio ikerketa-taldeko partaideak eta ekitaldiaren antolatzaileak, ikerketa eta esku-hartze eraginkorren emaitzak praktika klinikora helaraztea mundu osoko osasun-sistema guztien enbor-erronka dela dio.
“Ikerketaren bidez eraginkorrak direla baieztatu duten esku-hartze eta programa eraginkorren adopzioa eragotzi edota errazten duten kausak landuko dira, eta xedea praktika eraginkorrak lortzea eta balore gutxikoak ezabatzea izango da”, azpimarratu du.
Adierazi duenez, arazoa ez da ikerketa falta, baizik eta “ikerketa guztia ez dela pazienteengana iristen”, eta ezinbestekoa da ikerketa zientifikoa helaraztea “inplementazio-metodologia zehatzen bidez”.
Osasuna ez da diziplina bakarra non ebidentzia zientifikoan oinarritutako emaitzak ezartzea zaila den. Hezkuntzan ere emaitzak lortu nahi baditugu, balio txikiko praktikak ezabatu beharko genituzke, eta ebidentzia zientifikoan oinarritu beharko genuke, horretarako, denbora eta baliabide egokiak erabiliz.
Egilea: Laura Álvarez