Ramon Flecha zientzialari bikaina da, nazioartean ospe handia duena. Gender Violence eta Social Impact kategorietan lehen zientzialaria da ranking internazionaletan. Errekonozimendu hori betidanik izan du, eta sari eta aintzatespen ugari jaso ditu, horien artean aipa ditzakegu: Falling Walls, Science & Innovation Management saria 2023, berriena; Honoris Causa doktorea West Timisoarako Unibertsitatean; Horizonte 2020 Ebaluazio Metodologien Aditu Taldeko presidentea (Europako Batzordea), natur eta gizarte zientzietan maila goreneko 17 adituk osatua, eta abar.
Aldizkari zientifiko ugari aldizkari onenetan argitaratu du, besteak beste, Journal of Urban Health, Nature, Harvard Educational Review eta Cambridge Journal of Education. Nazioarteko autore ospetsuenek publikoki baloratu dituzte beren ekarpenak: Alain Touraine, Ulrich Beck, Paulo Freire, bere laguna izan zena, Michael Burawoy, Erik Olin Wright… eta berriki Katalin Karikó.
Impaktu zientifiko, politiko eta sozial handiko ikerketa ugari zuzendu ditu. Eta bere ekarpen soziologikoek hainbat arlo hartzen dituzte, eta horietako batzuk honako hauek dira: ikerketa-metodologia (metodologia komunikatiboa), ikerketaren ebaluazioa (Gizarte Zientzietan eta Giza Zientzietan ikerkuntzak duen inpaktu zientifikoa, politikoa eta soziala ebaluatzeko adierazleak eta estandarrak), kultura (solasaldi literario dialogikoak), ekonomia (arrakastazko kooperatiba-ekintzak), hezkuntza (ikas-komunitateak, hezkuntza-jarduera arrakastatsuak), teoria (gizarte dialogikoa), maskulinitateak (maskulinitate alternatiboak), genero-indarkeria (genero-indarkeria isolatzailea). Gainera, bere lana hamabi hizkuntzatan argitaratu da: alemana, katalana, koreera, txinera, gaztelania, euskara, galiziera, finlandiera, frantsesa, ingelesa, portugesa eta errumaniera, besteak beste.
Bere kalitate zientifikoagatik ez ezik, beti nabarmendu izan da bere giza kalitateagatik, bere balioekin koherentea izanik, erabat demokratikoa eta bizitza osoan zehar harreman pertsonal aberats, anitz eta sakonak dituena, horietako asko haurtzarotik. Bilbon jaioa, gazte-gaztetatik erakutsi zuen bere jarrera dialogikoa, mota guztietako pertsonekin harremanak izan zituen eta mugimendu demokratikoak bultzatu zituen oinarritik, “Amistades Creadoras” lanean ondo islatzen den bezala.
Jarrera argia izan du beti biktimen alde eta genero-indarkeriaren aurka. Jarrera hori hainbat testuingurutan mantentzeak difamazio eta mehatxu larriak ekarri dizkio, Genero Indarkeria Isolatzailea erabiliz, biktimak defendatzen jarrai ez zezan, baina hori ez dute inoiz lortu.
Bere azken liburua, Gizarte Dialogikoa, hainbat elkarrizketen emaitza da, ideologia, kultura, erlijio, baldintza eta adin desberdinetako pertsonekin; hainbat diziplinatako ikertzaileen eta ikerketetako parte-hartzaileen arteko elkarrizketak; foro eta jarduera formaletan edo informaletan. Liburu honi buruzko artikulu bikain bat argitaratu berri da, bere ekarpen nagusiak azpimarratuz:
- Soziologia dialogikoen bederatzi orientazioen laburpen batekin hasten da liburua: elkarrizketa, hobekuntza, egia, ontasuna, edertasuna, generoa, kulturak, unibertsala eta etorkizunaren ikuspegia.
- Bigarren zatian, gaur egun gizarte dialogikoetan gaudela erakusten duten ebidentziak eta argudioak aurkezten dira.
- Hirugarrena soziologia edertasunez egin daitekeela frogatzen da eta, zenbat eta ederragoa izan, orduan eta hobeto ulertzen dituela gizartea eta gizakiak, eta hobeto egiten dituela gizartea eraldatzeko eta hobetzeko jarduerak.
- Laugarrenaren hasieran, herritarrek ontasunez eta edertasunez beteriko zientzia aldarrikatzen dutela, garapen iraunkorreko helburuei eta herritarren parte-hartze presentzialari zein onlinenari lotuta. Ekarpen sakonak eta kontzeptu berriak garatu eta gero (adibidez, “jeloskortasun etikoa” eta inguruko errealitateak hobeto ulertzen laguntzen diguten beste hainbat), amaitzen du erakusten pertsonak eta giza taldeak garela mundua mugitzen dugunak, eta, nahi badugu, mundua eralda dezakegula, jaso duguna baino askoz hobeto egin arte.
Laburbilduz, Ramón Flecha eraldatzeko gai den pertsona bat da, bere lanarekin pertsonen bizitza hobetu duena eta hobetzen jarraitzen duena egia, edertasuna eta ontasuna uztartzean.
Egilea: Mª Luisa Jaussi