David-ek nola gailendu zuen Goliat jakina da, eta beti izan da esperantza sakonaren iturri egoera larrietan “sistemikoak” diruditen gaiak aldatu nahi ditugunontzat. Hartara, gaurko artikuluan horren adibide bat kontatzera gatoz.
Jakin badakigu haurtzaroan pantailen erabileraren inguruko eztabaidak piztu egin direla eta areagotu azken egunetan. Bai eta gai honen inguruan batzuen iritziak entzun dira gehienbat: haurtzaroan pantailak erabiltzea era guztietan kaltegarria dela diotenen ahotsak. Egia da guztion askatasunak aitortzen digula pentsatzen duguna esatera, bai eta gure seme-alabekin hobeto dena gauzatzea. Horretan, adibide honen “Goliat-”a hauxe da: gehiengoak esaten duena. Kasu honetan, haurrei pantailak debekatzea da korrontea, eta horixe soilik hartzen da egitzat edo gehien liberatzen gaituen diskursotzat. Baina, gai askotan gertatzen den bezela, aldaketa sozialetara orientatutako korronteak ebidentzia zientifikoetan oinarritzen ez direnean, oso kaltegarriak izan daitezke.
Kasu honetan, haurtzaroan pantailaren erabilera 16 urte-ra arte debekatzea aldarrikatzen duten gurasoen kasutan, ez dituzte nazioarteko ebidentzia zientifikoak kontuan hartu erabaki informatu bat sustatzeko. Izan ere, Elisabeth Torras ikertzaileak oso argi laburbiltzen duen bezela Periódico Educación- egunkarian:
Egia da haurtzaroan pantailak erabiltzeak dakartzan arriskuei buruzko ikerketak daudela. Adibidez, Kaliforniako Unibertsitateak egindako azterlan batek adierazten du haur txikiek (32 eta 47 hilabete bitartean) autoerregulatzeko gaitasun txikiagoa dutela gailu mugikorren erabilerari lotuta. Ildo beretik, beste ikerketa batek erakutsi zuen nola 3 eta 5 urte bitarteko haurrak lasaitzeko gailu mugikorrak erabiltzeak lotura izan duen gaitasun exekutiboa okertzearekin eta erreaktibotasun emozionala areagotzearekin. Hala ere, Stanfordeko Unibertsitateko Medikuntzako ikerketa batek ondorioztatu zuen haurrek telefono mugikorra eskuratzeko adina ez dagoela lotuta haien ongizatearekin: ez lo-patroiekin, ez depresio-sintomekin, ezta emaitza akademikoekin ere.
(artikulu osoa eskuragarri hemen: https://periodicoeducacion.info/2023/11/08/4839 ).
Torras-en argitalpen honen ostean, estatu mailako egunkariek haien diskurtsoak aldatzen hasi ziren, hala nola ABC (https://www.abc.es/sociedad/efecto-pantallas-jovenes-buenas-malas-clave-contenido-20231113170237-nt.html) , edo El Pais (https://elpais.com/salud-y-bienestar/2023-11-13/una-revision-de-estudios-indica-que-los-efectos-del-uso-de-pantallas-en-los-ninos-y-adolescentes-son-pequenos.html?gaa_at=la&gaa_n), besteak beste.
Hala, David-ek gailendu zuen Goliat, oraingo honetan ere nazioarteko ebidentzia zientifikoak aliatu gisa hartuta.
Egilea: Kaiera