Alkoholaren eta drogen abusua literatura zientifikoan onartutako arrisku-faktoreak dira Nerabeen Hitzorduen Genero-Indarkeriarako (TVD hemendik aurrera, ingelesezko Teen Violence Date), eta neskak beren harremanetan holako indarkeria jasateko egoera ahulenean utz ditzakete. Indarkeria horri aurre egiteko prebentzio-kanpainetan faktore horiek nabarmentzen dira. Puigvert-Mallartek eta kideak egindako ikerketan hain esploratua ez den baina oso erabakigarria den beste faktore batean sakondu dute: “Goranzko Mugikortasunaren Ispilatzea” (GMI). Gutxi ikertutako fenomeno honen ondorioz, nerabeek oker uste dute bikote menderatzaileekin eta errespeturik gabekoekin harremanak izateak beren gizarte-estatusa areagotu dezakeela, nahiz eta, egiaz, estatus hori murrizten duen. GMI arrisku-faktore gisa identifikatzen da gazteen eta nerabeen arteko harremanetan, eta estatusa bera hobetzeko nahiarekin estuki lotzen da.
Genero-indarkeria, osasun publikoko arazo globala da eta horri heltzea funtsezkoa da nerabeen etorkizuneko ongizaterako, haien osasun mentala berez lotuta baitago haien harremanen kalitatearekin. Esku hartzeko eta prebenitzeko estrategiek barnean hartzen dituzten arrisku-faktoreak identifikatzea, arau soziokulturalak aldatzea, hezkuntza, formakuntza, sistema judizialekiko lankidetza eta ikerketan elementu berriak txertatzea.
Ikerketa honek agerian uzten du GMIren eta Maskulinitate Tradizional Menderatzaileak (MTM) arteko lotura, portaera sexistak eta matxistak ezaugarri dituena. Eredu honetako mutilak gutxietsi egiten ditu genero-rol bortitzak jarraitzen ez dituztenak, eta giro egokia sortzen du horien umiliaziorako eta kritiketarako. Paradoxikoki, mesprezuzko jokabide horiek erakargarritzat har daitezke diskurtso hertsatzailearen ondorioz. GMIren eraikuntzan diskurtso hertsatzailea dago, baita ere berdinen taldearen presioa eta estatus pertsona hobetzeko nahia. Elementu horien konbinazioak GMIa sortu dezake eta indarkeriara, beraz garrantzi handia dute prebenziorako.
Hizkuntzaren bidez adierazten den diskurtso hertsatzaileak erakargarritzat jotzen ditu indarkeriazko harremanak eta botere-desorekak; berdintasunezko harremanak, berriz, aspergarritzat. Diskurtso horrek eragin zuzena du neskek harreman afektibo-sexualetan egiten dituzten aukeraketetan, eta, horren ondorioz, GMIa gauzatzen da. Neska asko mespretxuzko harremanak izatera presionatuta izaten dira eta halako harremanak izateak beraien estatusa igoko direla ideiarekin sozializatzen dira. Aldiz, ikerketa argi uste du hori izpilatze baino ez dela, eta errealitateak erakusten du harreman mota espezifiko horietanetan parte hartzen duten nerabeak kritiken, irainen eta mespretxuen objektu izaten direla, eta horrek estatusa murrizten diela. Neskekiko mespretxuaren jatorria ez dago beraien harremanaren kopuruan edo iraupenean (egonkorra edo noizbehinkakoa), baizik eta mutil-mota aukeratzean, haiekiko mespretxuzko eta abusuzko portaera erakusten dutenak
Hala ere, ikerketan ere azpimarratzen da, hau guztia alda daitekeela. Maitasunari, harremanei eta erakargarritasunari buruzko literaturak erakargarritasunaren izaera soziala nabarmentzen du, hainbat faktorek eraginda: lagunak, familia, eskola, aisialdiko inguruneak eta komunikabideak. Horregatik, indarkeriazko harremanekiko erakargarritasuna eraikitzen den bezala, berdintasunezko harremanetarantz ere eraiki daiteke.
Gai honi buruz nerabeak protagonista diren prebentzio saioak antolatzea funtsezkoa da; izan ere, neskek eskubidea dute fenomeno hori TDV pairatzeko arrisku-faktore gisa ezagutzeko, haren elementuak landuz eta GMIen kasu zehatz eta errealak aurkeztuz. Argitu behar da zerk hobetzen dituen benetan gizarte-prestigioa eta erakargarritasuna eta zer ez, eta hitz egin behar da nesken estatusari eta ospeari buruzko maskulinitate menderatzaileen rola jarraitzen duten mutilekin harremanak izateak dituen benetako ondorioez, bai diskurtso hertsatzaileei, presioei eta benetazko askatasunari buruz, eta hori guztia gainditzeko estrategiei buruz ere.
Egilea: Carlota Oteo