Diario Feminista-tik itzulita

Dominique Pélicotek bere burua bortxatzailetzat aitortzen duen adierazpenak eta defentsaren estrategiak iritzi publikoari bortxatzailearekiko erruki-saiakera bat helaraziz egindako desenkusa-saiakerak dira kasu honetan Giséle Pélicot eta sexu-erasoen biktima guztiei egin dakiekeen gauzarik bortitzena.

90eko hamarkadaren amaieratik bere bortxaketa-ekintza justifikatzen saiatzea, epaiketan frogatu den bezala, eta ustezko 50 bortxatzaile baino gehiagoren zuzeneko kontaktuaren aitzindaria izatea, haurtzaroan sexu-abusu bat jasan zuelako, aita amari tratu txar sexualak ematen ikusi zuelako eta sexu-erasoetan hasi zelako taldeko bortxaketa baten bidez, bortxatzaile bat izatea eragin ziolako, guztiz faltsua da. Pelikotek une oro hala izatea erabaki zuen, bortxatzea erabaki zuen.

“Gixajoak” ere sexu-erasoak jasan zituela pentsatzea eta txikitan sexu-abusuak jasan dituen pertsona orok arazo hori izan dezakeela iruditeria kolektibora eramatea guztiz faltsua da. Eta ez da gezurra bakarrik, sexu-abusuen biktimak berriro biktimizatzea baizik, eskuragarri dauden ebidentzia zientifikoetan jasotzen den bezala.

Pélicotek bortxaketak egin zituen erabaki zuelako, ez jaio zelako, ez egin zelako, erabaki zuelako, eta horiek dira gertaerak, gainerakoa defentsaren maniobrak dira kondena murrizteko.

Egilea: Cristina Pulido. 

CSAS (Survivors of Childred Sexual Abuse) – Science and Friendship elkarteko presidentea. DF Diario Feministako zuzendaria. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Kazetaritza eta Komunikazio irakaslea.

Cristina Pulido

Argazkia: Unsplash