Adingabeen lineako sexu-abusua eta -esplotazioa handitzen ari den arazo globala da, eta mundu osoko haur eta nerabeei eragiten die. Fenomeno horren prebalentzia gero eta handiagoa bada ere, desgaitasunen bat duten adingabeei buruzko ikerketa mugatua dago. Horregatik berrikuspen sistematiko bat egin da (Online Child Sexual Exploitation and Abuse of Children and Adolescents with Disabilities: A Systematic Review) Hezkuntza Premia Bereziak dituzten adingabeen prebalentzia, izaera eta abusu horri lotutako arrisku-faktoreak identifikatzeko. Berrikuspen horrek 12 datu-base akademikoren ebidentzia zientifikoa jaso zuen, baita beste literatura mota batzuena ere, hala nola txostenak eta 1993tik 2023ra argitaratutakoak.

Prebalentziari dagokionez, aurkikuntzek biktimen adinari, generoari eta desgaitasun-motei buruzko xehetasunak ematen dituzte. Haur Sexu Jazarpena Online 6-7 urtetik nerabezaro berantiarrera arte bitarteko haurrei eragiten diela aurkitu zen, , nerabezaro goiztiarrean (12-15 urte) zaurgarritasun berezia izanik. Haurrak biktima dira, eta desgaitasun fisiko, kognitibo eta intelektualak dituztenen artean prebalentzia handia ikusten da.

Abusu horri buruzko ikerketek nabarmentzen dute erasotzaileak adin desberdinetako gizonak eta emakumeak izan daitezkeela. Lehen harremanetarako plataformarik ohikoenak sare sozialak, WhatsApp, zitak izateko guneak eta bideojokoak izan ziren. Delituek groominga, ziberjazarpena, sexortsioa eta mendeku pornografia hartzen dituzte barne, eta erasotzaileak senideak, hezitzaileak, biktimen parekoak, bizilagunak, konfiantzazko pertsonak, figura erlijiosoak eta lineako kontaktuak izan ditzakete. Aztertutako kasuetan erasotzaileek manipulazio-taktika hauek erabiltzen zituzten: engainua, hertsadura, ustelkeria, ziberjazarpena, sextinga, sextorsioa, groominga eta irudien alterazioa.

Arrisku-faktoreei dagokienez, gizarte-isolamendua eta gurasoen gainbegiratze falta esanguratsuak direla ikusi zen. Kalte psikologikoen artean, isolamendu soziala, laguntza sareak ez izatea eta larritasun emozionala daude, besteak beste. Literaturaren arabera, autoestimu baxuak, harremanak ezartzeko arazoek eta familia-tentsioek ere kalteberatasuna areagotzen dute. Gainera, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleek beste erronka batzuei egin behar diete aurre abusua aitortzeko eta horren berri emateko, eta areagotu egiten dira komunikazio-arazoak eta baimena ulertzeko arazoak daudenean.

Ikerketa horren emaitzek funtsezko informazioa ematen dute desgaitasunen bat duten adingabeen abusu eta esplotazio sexualari buruz, eta nabarmentzen dute esku-hartze espezifikoen beharra. Ildo horretan, beharrezkoa da eskolek inpaktu sozialeko ebidentzia zientifikoetan oinarritutako jarduerak egitea. Hau da, hobetu egin behar da onlineko segurtasunari, baimenari eta familiek eta komunitateek adingabeen babesean duten inplikazioari buruzko hezkuntza, biktimizazio-arriskua murrizteko.

Argazkia: Graphical Abstract

Egilea: Garazi Alvarez

Garazi Álvarez Guerrero (@garazi_alvarez) / X