Gobernuak heziketa-premia bereziak dituzten 35.000 ikasle gela arruntetara mugitu nahi ditu. Izan ere, 2018ko maiatzean, NBEk Espainiaren aurkako txostena egin eta salatu zuen heziketa bereziko haurrak hezkuntza bereziko zentroetan bereiztea bidegabekeria dela.

Salaketa horren ondorioz, Hezkuntza Lege Berrian heziketa-premia bereziak dituzten haurren inklusioa txertatu nahi dute. Nazioarteko legeak kontuan hartzen baditugu, “gazteek hezkuntza eraginkorra izateko eskubidea dute, euren garapen indibiduala eta inklusio soziala lortzeko”.

Aipatutako txostenean, Desgaitasunak dituzten Pertsonen Eskubideen Batzordeak ondorioztatu zuen Espainian desgaitasunen inguruko eredu medikoak indarrean jarraitzen zuela. Ikuspegi horren arabera, pertsona horiek “arazoa” dute eta desgaitasunaren aurka borrokatu behar dute hainbat tratamenduren bidez. Bitartean, gizarteak ez du pertsona horiek jasaten duten diskriminazioaren aurka egiteko erantzukizunik.

Theresia Degener-ek, NBEko batzordeko buruak, hauxe esan zuen: “Eskola-sistema arruntean hezkuntza-premia bereziak izateagatik sartzen ez diren haurrei ezartzen zaien hezkuntza-sistema paraleloa eskola-bizitzarekin, enpleguarekin eta bizitokiarekin lotutako ibilbide paralelo bilakatzen da, eta horrek oso bizitza ezberdinak izatea eragiten du”.

Heziketa-premia bereziak dituzten neska-mutilak gela arruntetan txertatzeko prozesuak kezkak eragin ditu sektoreko langileengan. Egungo eskola bereziak lurraldeko laguntza-zentro bilakatzea proposatzen da, eta langileek euren funtzioak gela arruntetan beteko lituzkete.

Izan ere, Heziketa Bereziko zentroek eboluzionatu dute, baina haurtzaroa banatzen duten zentroak izaten jarraitzen dute. Hezkuntza inklusiboaren ikuspegitik, haurrek elkarrekin ikasi eta parte hartu behar dute. Eskolan bizitzen ikasten dugu, eta pertsona jakin batzuekin edo horiek gabe bizitzen ikasten dugu. Segregazioak baztertuta daudenak gehiago sufriarazten ditu, eta gizarte osoaren arazoa da.

Egilea: Laura Alvarez

LAURA