Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioak Juan de la Cierva doktoratu ondoko kontratua esleitu dio Jelen Amadorri. Laguntza horiek ikerketa-erakunde edo I+D zentro espainiarrak lan-kontratuak egitera bultzatzea du helburu. Horretarako, doktoretza duen pertsona batek bi urtez doktoratu ondoko prestakuntza egiteko aukera izango du.
Esleipena prozesu lehiakorra da, eta curriculumeko merituak eta integratuko den ikerkuntza-taldearen historia zientifiko eta teknikoa kontuan hartzen dira. Gizarte Zientzien alorrean 12 laguni eman diete kontratua; horietako bat da Jelen.
Horren harira, Jelenen doktoratu-ikerketa bakarra da gure testuinguruan. Izan ere, haren tesiak, “Kristoren gerlariak. Eliza Ebanjelikotik gizarte eraldaketarako emakume ijitoen ekarpenak” izenekoak, erlijio-instituzio horren berrantolaketan emakume ijitoek duten rola aztertzen du eta, aldi berean, genero-desparekotasunak gainditzen laguntzen du. 2016an, haren master bukaerako lanak, Filadelfiako Eliza Ebangelikoa eta ijito emakumea izenekoak, irabazi zuen Institut d´Estudis Catalans delakoak antolatutako XX. Soziologo Gazteen Txapelketa.
Bestetik, Jelen Drom Kotar Mestipen Emakume Ijitoen Elkarteko eta CampusRom Kataluniako Unibertsitateko Ijito Ikasleen Sareko partaide da. Horrez gain, Sociology nazioarteko aldizkariaren argitalpenetako laguntzaile gisa lan egiten du, eta Bartzelonako Unibertsitateko Community on Excellence for All (CREA) Talde Ikertzaileko taldekidea da. Horiek horrela, ikerketa zientifikoari ekinez eta elkarte horiekin batera lan eginez, bere komunitatearekin lan mamitsua eta sakona egiten ari den bitartean, amets pertsonala gauzatuz doa: komunitate ijitoari laguntzea eta neskentzat erreferente bat izatea.
Egilea: Laura Alvarez