Zientzia, Feminismo eta Maskulinitateen Nazioarteko III. Biltzarra (CICFEM) aurten online egingo da, 2021eko martxoaren 5ean eta 6an.
Feminismoarekin eta maskulinitate berriekin lotutako ebidentzia zientifikoetan oinarritutako kongresua da CICFEM, emakumeok gure egoerari buruzko ebidentzia zientifikoak zeintzuk diren jakiteko eta beste ebidentzia batzuk sortzeko eskubidea dugulako.
Biltzar hori “Sherezade: feminismoa elkarrizketatzen” talde feministak eta hainbat unibertsitate eta diziplinatatik datozen eta genero-desberdintasunak gainditzen aktiboki inplikatutako pertsonen sare batek bultzatu dute, gero eta anitzagoak diren gizarteei laguntzeko ilusioak mugituta.
Bestetik, CICFEMko aukera da gizon igualitarioekin elkarlanean aritzea. Kongresuaren lehentasunetako bat genero-indarkeriak gainditzea da, eta ebidentzia argienetariko bat da genero-indarkeriaren kontra borrokatzen duten emakume eta gizonak nahiz erasotzaileen alde dauden gizonak eta emakumeak daudela.
Ezagutza zientifikoa sortzen laguntzeko eta, aldi berean, feminismoa eta maskulinitateak bultzatzeko, baita gizartean eragin handiagoa lortzeko ere, CICFEMk zientzia guztien egungo ikerketan sakontzen du. Zientzia-diziplinetako ikertzaileak gonbidatuta daude beren lanak aurkeztera, feminismoari eta maskulinitateei buruzko proposamenetatik, baina baita gizartea hobetzeko egiten ari garen eta idazten ari garen zientzia-kontakizunean emakumearen presentzia sustatzen duten ekarpenetatik ere.
Bi egunean zehar, komunikazio eta sinposioen bidez, 6 ikerketa-lerrotan taldekatutako ekarpenak ezagutzeko aukera izango dugu: Pobreziaren amaiera; Osasuna eta Ongizatea; Kalitate-hezkuntza; Genero-berdintasuna; Lan txukuna eta hazkunde ekonomikoa; eta Desberdintasunak murriztea. Izan ere, ekarpen horiek ebidentzia zientifikoekin Nazio Batuek gure mundua hobetzeko ezarritako Garapen Jasangarriko Helburuak lortzen laguntzen dute, genero-berdintasunaren ikuspegitik eta indarkeria gaindituz.
Izena emateko lehen epea (tarifan deskontua izateko) urtarrilaren 28an amaituko da, 23:59an.
Egilea: Isabel Mendizabal