Ikusmen urriko ikasleen presentzia agerian geratu da munduko hainbat lekutako zenbait ikerketari esker. Hala ere, eta lagunekin espazio fisikoa partekatu arren, Miyauchik (2020) egindakoa bezalako ikerketek erakutsi dute ikasgeletan maila inklusiboan hobetzeko beharra dagoela, batez ere bi alderditan.
Batetik, ikusmen-urritasuna duten ikasleei ikasgai guztietan parte hartzeko aukerak bermatu behar zaizkie. Izan ere, Opie, Deppeler & Southcott (2017) edo West eta kideek (2004) ikusmen-urritasuna duten ikasleek aurre egin behar dieten zenbait oztopo erakutsi dituzte. Batez ere, bigarren hezkuntzan eta Matematika, Zientzia edo Gorputz Heziketan, besteak beste. Horrek zailtasun eta ondorioak dakartza epe motz eta luzera.
Bestalde, irakasleen jarrera positiboak zein negatiboak ikusi ziren. Baina ikusmen urritasuna duten ikasleekin lan egitean irakasle batek jakin beharko lukeenari buruzko ezagutza handiagoaren beharra argitu zen. Ikerketa horrek erakutsi duen moduan, inklusiboak ez diren jarrerak eragiten dituen faktore garrantzitsuenetariko bat irakasleen prestakuntzarik eza izan zen. Era berean, ikertzaileak harrituta utzi zituen irakasleen ehuneko batek “gehiegizko konfiantza” erakutsi izanak, irakasleek ikusmen-urritasunaren inguruan zuten benetako ezagutzarik eza aitortzen uzten ez ziena.
Hobetzeko proposamen gisa, Miyauchik (2020) oinarrizko bi alderdi proposatzen ditu. Lehenik eta behin, irakasleentzako prestakuntza hobetzea planteatu zuen. Besteak beste, formakuntza non eduki teorikoa eta inklusioari eta ikusmen urritasunari buruzko ezagutza, ingurune errealetan oinarritutako elkarrekintzak eta esperientzia praktikoak dauzkana. Eta paraleloki, kanpoko laguntza eskaintzea hainbat maila eta irakasgaitan, hala nola: materialen egokitzapena, irakasleen prestakuntza espezifikoa, aholkularitza zerbitzuak edo ikasleei zuzeneko laguntza ematea.
Azken batean, hainbat artikulu aztertu diren ikerketa horretan, zentroari barneko eta kanpoko laguntza proposatzeko konpromisoa hartu da. Horretarako, ebidentzietan oinarritu eta ikasle guztien hezkuntza-beharrei erantzuteko bideak proposatzen dira, horrela, ingurune benetan inklusiboa sortu ahal izateko.
Egilea: Patricia Peña