Irakasle-eskoletako ikasleen formakuntza garrantzi handiko faktorea da haurren arrakastarako. Izan ere, haurren maila sozioekonomikoak baino indar handiagoa du irakasleen formakuntzak. Hartara, arreta berezia eskatzen du etorkizuneko irakasleen formakuntza-prozesuak, are gehiago testuinguru zailetan lan egingo dutenen kasuan.
Gauzak horrela, Australiako La Trobe Unibertsitateko Jo Lampert ikertzaileak gutxiengo kulturaletako komunitateen ahotsetan oinarritzen den irakasleen formakuntza-markoa ikertu du aurten argitaratu den bere azken artikuluan: A community‐engaged framework for the preparation of teachers for high‐poverty communities. Bertan, Australiako testuinguruan erroturiko irakasle-formakuntzarako plana proposatzen du, non bertako gutxiengo kulturaletako familia eta komunitateekin lan egitea funtsezkoa den. Horren harira, komunitate bakoitzean eredu diren pertsonekin hitz egitea proposatzen du ikertzaileak, etorkizunean irakasleak izango direnek testuinguru horretako lehentasunak eta beharrak lehen eskutik ezagut ditzaten.
Prozesu luzea den arren, komunitateetako pertsonen ahotsak jasotzeak berebiziko garrantzia du hezkuntzarekin lotura duen edozein alorretan, baina baita irakasleen formakuntzak baitan hartzen dituen edukiekin lotutakoetan ere. Helburua kalitatezko hezkuntza bermatzea bada, irakasleen formakuntza-prozesuek komunitate guztien ahotsak jaso beharko lituzkete.
Egilea: Kaiera