Genero-indarkerien aurkako plataforma bateratua (Plataforma Unitària contra les Violències de Gènere) 2002. urtean jaio zen. Plataforma 121 entitatek eta boluntariok osatzen dute, eta Katalunian emakumeenganako indarkeriarekin amaitzeko lan egiten du.
Bartzelonako La Sagrada Familia auzoko elkarteak genero-indarkeriarekin lotutako hainbat laguntza-eskaera jaso zituenean, konturatu ziren ez zegoela behar besteko baliabide publikorik tratu txarrak jasaten zituzten emakumeei laguntzeko.
Harrezkero, plataforman dauden dibertsitate handiko elkarteak foroetan elkartzen dira, nork bere ikuspuntutik eztabaidak eta irtenbideak eman ditzan. Gainera, hilabetero tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako omenaldia antolatzen dute. Haien erronken artean dago Kongresuan onartzea lortu zen Estatu Ituna aplikatzea, eta nazioarteko akordioak eta hitzarmenak betetzea baliabide juridikoei dagokienez, emakume bat indarkeriaren zirkulutik atera dadin, itxaropenen oso azpitik baitaude.
Hezkuntza-arloan ere prebentzio-jarduerak eramaten dituzte aurrera. Eskola, elkarte edo irakasleentzako indarkeria matxista prebenitzeko baliabideak eskaintzen dituzte.
Joan den 24an, egindako lan gogorra Espainiako Meninas sariarekin aitortu zen. Plataforma osatzen duten entitateek, haien arteko ezberdintasunak aprobetxatuz, lan egiten jarraituko dute genero-indarkeriarekin amaitzeko.