Marrazki bizidunen kategorian aurtengo Oscar saria irabazi duen film laburra dugu “Eserleku gabeko tiketa”. Youtuben dugu eskura, eta hiru minutu eskas irauten duen bideo horrek hausnarketarako material asko eskaintzen digu. Eskoletan “solidaritate” eguna ospatu izan ohi da. Nahiz eta egun bakar batean gauza asko egin ahal diren, lagungarriak al dira ospakizun horiek haurren solidaritatea sustatzeko? 

Haur Hezkuntzatik, Lehen Hezkuntzan zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, bideo labur horren inguruko hausnarketak baliagarriak dira solidaritatearen oinarriak ezagutzeko, eta ulertzeko zenbaterainoko gaitasuna dugun besteen beharrei geureei baino lehentasun handiagoa emateko. 

Eta zuek zer egingo zenukete emakume ilehoria bazinete? Kontatuko diguzue, zeuen etxeetan edota geletan bideoa ikusi eta horren inguruan eztabaidatzen baduzue, kaiera.egunkaria@gmail.com helbidera idatziz!