Sexu-askatasunaren kontzeptua oso argi dago konstituzio demokratikoetan, sexu-indarkeriaren kontrako lanari esker. Sexu-askatasunaren barruan dago pertsona helduek askatasunez eta hertsapenik gabe aukeratzen duten edozein harreman mota. Hala ere, errealitateak erakusten digu ulertzeko hain erraza den kontzeptu hori nahasi egin ohi dutela, bereziki askatasunean oinarritu gabeko harremanak izan eta/edo defendatzen dituztenek. Oraindik ere ohikoa da, neska batek jazarpena salatzen duenean, ustez izan dituen sexu-harremanen kopuruari edo motei buruz hitz egitea edo hari horretaz galdetzea. Bestalde, neska nerabe askok gero eta presio handiagoa dute sexu-harremanak izateko, eta gaitzetsi egiten dituzte askatasunez harremanik ez izatea erabakitzen badute.
Beheko taula lagungarria da sexu-askatasuna eta sexu-jazarpena argi eta garbi desberdintzeko. Egiaztatu dugu oso didaktikoa dela gazteentzat, eta, horri esker, askeago sentitzen dira zer egin nahi duten eta zer ez erabakitzeko. Lehen zutabeko harreman guztiak defendatu eta bigarrenekoak arbuiatzen dituzten pertsonak sexu-askatasunaren alde daude. Lerroren bati buruzko iruzkin negatiboak egiten dituztenek sexu-askatasunari eraso egiten diote.
Adostasunarekin |
Adostasunik gabe |
|
Emakumea eta gizona |
Sexu-askatasuna |
Sexu-indarkeria |
Emakumea eta emakumea |
Sexu-askatasuna |
Sexu-indarkeria |
Gizona eta gizona |
Sexu-askatasuna |
Sexu-indarkeria |
Hiru pertsona edo gehiago |
Sexu-askatasuna |
Sexu-indarkeria |
Harreman egonkorra |
Sexu-askatasuna |
Sexu-indarkeria |
Harreman esporadikoa |
Sexu-askatasuna |
Sexu-indarkeria |
100 sexu-bikote |
Sexu-askatasuna |
Sexu-indarkeria |
Sexu-harremanik ez |
Sexu-askatasuna |
Sexu-indarkeria |
20 urteko gizona 100eko emakumearekin |
Sexu-askatasuna |
Sexu-indarkeria |
20 urteko emakumea 100eko gizonarekin |
Sexu-askatasuna |
Sexu-indarkeria |
Hainbat sexu-harreman mota |
Sexu-askatasuna |
Sexu-indarkeria |
Bikotekideen arteko harremanak bakarrik |
Sexu-askatasuna |
Sexu-indarkeria |
Bikote-harreman irekia |
Sexu-askatasuna |
Sexu-indarkeria |
El Diario Feministatik itzulita
Egilea: Lidia Puigvert