Ikastetxeetako zuzendari berriek egoera latza aurki dezakete haien lana hastean, erabaki zailez josia. Harvard Graduate Scholl of Education-en argitaratu denez, zuzendarien ia %20ak lana uzten du urtero, eta berrien kasuan, ia %50ak. Honek eskolaren, komunitatearen eta ikasleen egoera kalte dezake.
Zelan hobetu dezakegu egoera hau? Mentorasgo-programak aukera bat dira. Hona hemen hainbat gako:
-
Mentore eta zuzendarien arteko interesak eta lidergoa amankomunean jarri.
-
Mentore eta zuzendarien arteko bilerak erregulartasunez egitea. Konfidantza eraikitzeko garrantzitsua da.
-
Konfidantza ezinbestekoa da. Mentorearen lana ez da zuzendaria epaitzea, ezta ebaluatzea ere. Galderak egitea eta laguntza ematea dagokio.
-
Intentzio onak ekintza efektiboetan bihurtu. Mentore on batek galdera sakonak formulatuz, lidergo arrakastatsurako gaitasunak sustatu ditzake. Bereziki mentoreak tartea uzten duenean ikasleari pentsatzeko, entzuteko eta hausnartzeko.
Egilea: Kaiera