Eskolak huts egiten ari direnean, irtenbide instituzionalak bilatzen dituzte, hala nola probak, maisu-maistren prestakuntza eta curriculum-erreformak, ikasgelan guztiontzako kalitatezko hezkuntza bermatzeko, hori erantzunaren zati bat besterik ez dela ahaztuta. Umeek denbora gehiena eskoletatik kanpo ematen dute, eta hor dutenen eta ez dutenen artean benetako bereizketa egiten da: etxebizitza, elikadura eta arreta medikoa bezalako oinarrizko eskubideetatik hasi eta eskola ondorengo eta oporretako jarduera aberasgarrietaraino.
Horregatik, Revillek, HGSE’s EdRedesign Lab-en zuzendari sortzaileak, eta Geoffrey Canadak, Harlem Children ‘s Zone-ren sortzaileak, bat egin dute uda honetan irabazi asmorik gabeko talde komunitarioak inspiratzeko eta laguntzeko, joko-eremua berdintzeko eta ikasleen arrakasta sustatzeko, Udako Institutuaren bitartez: Lekua Eraldatuz Auzolandegiko Lidergoaren bidez. Ekitaldiak, EdRedesign Laborategiak eta William Julius Wilson Institutuak babestuta, herrialde osoko lider komunitarioak eta auzo-erakundeak bildu zituen, auzoek mugikortasun sozial eta ekonomikorako duten garrantzia aztertzeko eta ume guztientzat sehaskatik karreraraino tokian oinarritutako konponbideek duten eragina bizkortzeko, besteak beste.
William Julius Wilson Institutuak, udako institutuko babesleak, Geoffrey Canadak sortu eta zuzenduak, kolaboratzaileekin eta bazkide nazionalekin lan egiten du estrategia integralak, laguntza-zerbitzuak eta tresnak eskaintzeko, pobrezia sistematikoki desagerrarazteko eta mundu osoko bizilagunen aukera-arrakalak ixteko.
Canada ezaguna da Harlem Children’s Zonek eskolen lana areagotzeko asmoz haur-garapena sustatzeko diseinatu zuen zerbitzu integralen ereduagatik. Canadak sortutako erakundeak auzo-taldeekin lan egiten du oinarrizko hezkuntza-zerbitzuak bermatzeko, haurren lorategi-aurreko zerbitzuekin, curriculumetik kanpoko zerbitzuekin, arreta medikoarekin, indarkeria prebenitzeko programekin, unibertsitatean onartzeko laguntzarekin eta guraso eta familientzako beste laguntza batzuekin batera.
Erakundean badakite unibertsitatea dela belaunaldien arteko pobreziaren zikloa hausteko bitarteko nagusia. Horrexegatik, helburu du Harlemeko haur guztiak unibertsitatean graduatzea, karrera arrakastatsua eta buruaskia sortzeko prest. Haien ustez, unibertsitaterako bidea haur bat jaiotzen denean hasten da, eta ez da amaitzen ikaslea graduatu eta karrera egoki batean aurrera egiteko eta bide hori argitzeko tresnak izan arte. Horretarako, sehaskatik unibertsitatera eta karrerara bitartean, hezkuntza- eta gazteria-programa integralak antolatzen dituzte: haurtzaro goiztiarreko programak, haur bakoitzak bere lehen urteetan abantaila lortu dezan; ondorengo urteetan, gurasoek umeak alfabetatzeko eta matematikako trebetasun goiztiarretan gidatzeko; eskolaurreko eskolak, haurrek ikasteko gogo biziz amaitu dezaten; lehen mailako eskolak, eskola-arrakastak goiz eta indartsu hasi daitezen; bigarren mailako eskolak, hasieratik estandarretan oinarritutako unibertsitatera bideratuak; gazteentzako programak eta unibertsitateko laguntza.
Egilea: Isabel Mendizabal