Zorionekoak izanez gero, ehun urte betetzeragerturatuko gara batzuk, eta adin honetara zein balditzetan iristen garen (bai eta iristen bagara ere!), sortzen eta mantentzen ditugun harremanen arabeberakoa da. Orain arte burutu den ikerketa luzeenaren arabera (Harvard-eko Adult Study), bizitza zoriontsua eta osasuntsu baten klabe nagusia horixe da: kalitatzeko harremanak izatea, sendo eta zintzoak, maitasunez elikatzen direnak.
Hartara, ez da harritzekoa ondo bizitzea erabakitzen dugunok gure inguru gertuenetan eta gure harremanetan zein pertsona ditugun ondo erabakitzea, toxizitatea eta elkar truke pozointsuak guztiz baztertuz. Batzuetan ezberdintasun hau egitea oso erreza da: lantokietan kaixo ere esaten ez diguten horiek, “lagunak” kontsideratzen ditugunak baina zailtasun baten aurrean bat batean desagertzen direnean… horrelako adibide tona bat ditu, eta horiek identifikatzea oso erraza da. Bai eta zer dagoen kalitatezko harremanen atzean: zer nolako harremanek bermatuko digute bizitza zoriontsu eta osasuntsu bat? Bada, ausartak eta koerenteak diren pertsonak, bai eta beti egia defendatzen dutenak, horren ondorioz batzuen etsailak bihurtzea dakarrenenan ere.
Horien adibideak ugariak ez diren arren gaur egungo panorama sozialean, badauzkagu eredu bikainak. Gure seme-alabei lasaitasunez esan diezaiokegu posible dela lagun onak izatea, eta adiskideak zaintzearen parte dela horiek defendatzea injustizien aurrean. Horren eredu bikaina, Ramon Flecha da, egungo nazioarteko panoraman pisu handiko zientzialari soziala den bilbotarra. Bere argitalpen zientifiko zabalen artean, badago liburu bat non laguntasunaren ADN-a azaltzen digun (Amistades Creadoras, eskuragarri hemen: https://hipatiapress.com/index/2020/05/06/amistades-creadoras/), atzetik datozen belaunaldiek (halaxe libreki erabakitzen badute) bizitza luze, osasuntsu, eta zoriontsua izan dezaten (eta hau ere zientifikoki dago frogatuta eta argitaratuta: https://journals.sagepub.com/doi/10.1177/10778004221079409).
Publikoki beti egia defendatu dutenak dira etorkizun baketsua eta aukeraz beterikoa bermatzeko gakoa. Batzuetan, sasien artean indartsu hazten diren lore politenak bezala, egoera arriskutsuetan topatzen dira enbidiak eta gutxi batzuen maltzurkeria eta jazarpena dela eta. Baina ez kezkatu, zintzotasuna, ausardia eta egia beti dira indartsuagoak eta horien inguruan beti loratzen da edertasuna.
Egilea: Kaiera