Espainiako estatuko datuek erakusten dute indarkeriamatxistaren prebalentzia handiagoa dela (indarkeriafisikoa, sexu-indarkeria eta/edo psikologikoa) 16-29 urteko emakumeen artean emakume helduen artean baino, eta agerian uzten dute emakume gazteek gutxiagoerabiltzen dituztela indarkeria horren aurkako prebentzio-, laguntza- eta borroka-zerbitzu profesionalak adinekoemakumeek baino.


Duela gutxi Laura Otero García, Eva Durán Martín eta Belén Sanz Barbero Carlos III .a Osasun Institutuko(ISCIII) Osasun Eskola Nazionaleko ikertzaileekgidatutako azterketa batean, indarkeria matxistareneraginpean dauden 16 eta 29 urte bitarteko emakumegazteek laguntza-zerbitzuak eskuratzeko eta erabiltzekodituzten oztopoak aztertu dira.


Ikerketa kualitatibo honetan, 17 elkarrizketa sakonenbidez, ikertzaileek indarkeria mota horren aurkakoborrokarekin lotutako zerbitzuak ematen dituztenprofesionalek dituzten pertzepzioak aztertu dituzte. Elkarrizketak Madrilgo Erkidegoan egin zitzaizkiengizarte-zerbitzuetako arreta-baliabideak, osasun-baliabideak, segurtasun-indarrak, emakumeen eta/edogazteen bulegoak eta genero-indarkeriari laguntzekoelkarteak kudeatzen dituzten pertsonei.


Zerbitzu horietan lan egiten duten pertsonekhautemandako zailtasunen artean, elkarrizketatutakopertsonek adierazi dute atzeratu egiten dela emakumegazteek indarkeria mota hori aitortzeko eta laguntzaeskatzeko behar duten denbora, hein handi batean harreman afektibo-sexualen eraikuntza soziala nolakoaden kontuan hartuta.
Halaber, indarkeria-egoera bat maneiatzea eta horri ihesegitea konplexua dela aipatzen dute, eta indarkeriari arretaemateko zerbitzuek berezko dituzten oztopoak gehitzendituzte; besteak beste, laguntza-mailen artekokoordinaziorik eza, zerbitzu horiek gazteei ez egokitzeaedo landa-ingurunean konfidentzialtasun falta handiagoaizatea.


Egileek, beraz, adierazi dute indarkeria horren prebentzioahobetzeko eta laguntza-baliabide horiek eskuratzekofuntsezko alderdiak zerikusia dutela bai eragindakogazteen egoerekin (indarkeria-egoerak lehenago eta hobeto identifikatzea, laguntza eskatzeko aurreiritziakgainditzea…), bai indarkeriaren aurka borrokatzen den praktika profesionalaren garapenarekin eta arreta-zerbitzuen gaitasunekin.

Adibidez, indarkeria mota hori artatzeko prestakuntzasoziosanitario handiagoa behar dela aipatzen dute, batezere lehen mailako arretan, eta garrantzitsua dela diziplinaanitzeko taldeak izatea, hainbat profesional mota dituztenak, horri arrakastaz heltzeko. Halaber, zerbitzuhoriek emakume nerabe eta gazteen errealitateraegokitzearen garrantzia adierazi dute, bai eta detekzio eta arreta goiztiarrerako jarduera-protokoloak finkatzekobeharra ere.

Hezkuntzan lan egiten dugun profesionalek eguneroegiaztatzen dugu neska eta mutil gazteak gai izan daitezenindarkeria identifikatzeko, salatzeko eta/edo laguntzaeskatzeko, formakuntza eta, testuinguru seguruak behardituztela, Prebentzioa egin behar dugu ikasgelan eta ikastetxean, familiekin eta beste gizarte-eragile batzuekin, eta indarkeriazko gertakariak nola kudeatu eta ekiditu ikasi behar dute ikasleek. Horretarako, besteak beste,landu behar dugu:   “0 urtetik aurrerako indarkeria 0”, indarkeria sozializatzeko prozesuak, indarkeriarekikoerakarpena, adostasuna, hautaketa, indarkeria isolatzailea etabar.

Egilea: Luisa María Puertas