Harreman heterosexualen eredu mespretxatzaile eta toxikoen erreprodukzioari buruzko ikerketek ziurtatu dute harreman mota horiek ondorio negatiboak dituztela pertsonen osasunean. Aldiz, ikerketek argi erakusten dute prebentziozko sozializazio prozesuak, berdintasunezko harremanak, harreman sutsuak eta indarkeriatik urrun dauden harreman alternatiboak garatzea dakarrela. Harreman mota hauek osasun fisikoan eta mentalean eragin positiboak dakartzatela frogatu da.
Canal-Barbany eta kideek argitaratutako “Zergatik ez dituzte maskulinitate alternatibo heterosexual berriek emakume kateatuak aukeratzen?” artikuluak, sozializazio-prozesuan oinarritutako ikerketa bat aurkezten du, gizon heterosexualek beren harreman afektibo-sexualak, noizbehinkakoak zein iraupen luzekoak, nola aukeratzen dituzten aztertzen duena. Gainera, Maskulinitate Alternatibo Berrien (NAM) ikuspegiak aukeraketa hauetan duen eragina aztertzen da, baita osasunean izandako ondoriak ere.
Aurretik egin diren ikerketek erakutsi dutenez, diskurtso hertsatzaile dominanteak, Maskulinitate Tradizional Dominantea (MTD) erakargarriagoa bihurtzen du. Honen ondorioz, harreman afektibo-sexualetarako aukeratuak izaten dira, diskurtso horren bitartez, desiragarriak bihurtzen direlako emakumeak mespretxatzen eta gaizki tratatzen dituzten gizonak. Era berean, Maskulinitate Tradizional Zapalduak (MTZ), indarkeria erabiltzen ez duten gizonak dira, berdintasunezko balioak dituztenak. Aldiz, beren buruarenganako segurtasun eta konfiantza falta izan ohi dute eta ez dira erakargarriak kontsideratzen. Hori dela eta, gizon mota hauek ere ez dute laguntzen genero indarkeriarekin amaitzeko.
Aldiz, eta zorionez, bi gizon talde hauek eraldatzea posible da, erakasgarritasuna berdintasunezko balioekin elkartzen denean. Hau da, desira eta etika eskutik doazenean. NAM mutilak dira honen eredu eta genero indarkeriarekin amaitzen laguntzen dutenak. Izan ere, mutil hauek desiragarriak eta kitzikagarriak dira, eta gainera, berdintasunezko harremanak izaten dituzte.
Aipatutako ikerketan 7 gizon heterosexualek parte hartu zuten eta banakako elkarrizketak egin zitzaizkien. Emaitzek argi erakusten dute mutil mota honi ez zaizkiela gustatzen MTD batekin ibiltzen diren emakumeak, hau da, gizon berdintzaileekin kitzikatzen diren emakumeak, eta ez biolentokin nahiago dituztela. Emakumeak aukeratzerakoan, sentimendu sakonetan oinarritutzen diren emakumeez sentitzen dira erakarriak, mespretxuzko harremanak eta harreman toxikoak sahiestuz. Horrez gain, desira eta etika eskutik doazen harremanak hautatzen dituzte, sentimendu positiboz, pasioaz eta konfiantzaz betetako harreman sutsuetan fokoa jarriz. Azkenik, NAM mutilek beren buruarengan konfiantza handiagoa eta bidegabekeriei aurre egiteko ausardi handiagoa dutela ikusi da, eta gainera, NAM mutil heterosexualek dituzten harreman sanoek eragin positiboa izaten dute beraien osasun fisikoan zein mentalean.
Laburbilduz, ikerketa honetan argi gelditzen da NAM diren mutil heterosexualek ez dituztela gogoko MTD mutilak gustatzen zaizkien emakumeak. Hau da, gizon berdinzaleak atsegiten zaizkien emakumeak gustatzen zaizkie NAM mutilei, bai harreman luzeetarako baita noizbehinkako harremanetarako ere.
Egilea: Ane Olabarria