Genero-indarkeriak gora egin du adin goiztiarretan kezka handia sortuz, eta, horren ondorioz, irakasleen prestakuntzak eta ikasgeletan lan egiteko materialak ugaritu egin dira. Hala ere, baliabide kopuru handi horrek ez du bermatzen aurre egin nahi zaion arazoa hobetuko denik. Kasu askotan egoerak okerrera egiten du, planteatzen denak ez baititu kontuan hartzen lehendik ezagutzen diren ebidentzia zientifiko asko, adibidez, genero-indarkeria lantzeko bikoteetan gertatzen dena bakarrik aipatzen denean, noizbehinkako harremanen aurrean babesgabetasuna eragiten du, edo ikasleen artean role playing-a egitea planteatzen denean indarkeria-egoerak dramatizatuz, jakin gabe, agian, parte hartzen duten ikasleen artean egoera horiek benetan gertatzen ari direla, eta, beraz, biktima beste biktimizazio baten eraginpean jar dezakegu; edo ikasleei elkar ukitzea dakarten jarduerak proposatzen zaizkienean, jakin gabe batzuei jazartzen ari zaizkien pertsonekin harremanetan jartzeko arriskuan jar daitezke… eta beste hainbat egoera. Era berean, eraginkortasunik gabeko prestakuntzek irakasleen desilusioa eta eraginkortasunik ezaren sentsazioa areagotzen dute.

Horregatik, funtsezkoa da genero-indarkeria prebenitzeko edozein prestakuntza edo material ebidentzia zientifikoetan oinarritzea. Eremu horretan, ebidentzia zientifiko horiek frogatu egin behar dute proposatzen diren estrategien eta materialen inpaktu soziala, eta hori bermatzeko ezinbestekoa da ko-sorkuntza.

“I ‘ve never thought about it this way”: the process and positive implications of co-creation on teacher education about prevention of gender-based violence” artikulu zientifikoak Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzako material didaktikoak ko-sorkuntzako prozesua jasotzen du. Horretarako, komunikazio-metodologia jarraitu da. Ikerketa-taldearen ekarpenak irakasgaiaren aplikazioan edo ezagutza sakonean izandako esperientzia zabalarekin aberastu ziren, baina baita ikasgelan aplikatzen ari zirena ebidentzia zientifikoetan oinarritzen zen ala ez bereizteko beharra inoiz pentsatu ez zuten beste pertsona batzuen esperientziarik ezarekin ere.

Ikerketa-taldearen ekarpenak aberastu egin ziren irakasleek aplikazioan izandako esperientzia zabalarekin edo irakasgaiaren ezagutza sakonarekin, baina baita ikasgelan aplikatzen ari zirena ebidentzia zientifikoetan oinarritzen zen ala ez bereizteko beharra inoiz pentsatu ez zuten beste pertsona batzuen esperientziarik ezarekin ere. 

Parte-hartzaileek ekarpenak egin zituzten honako gaien inguruan: materialen oinarri zientifikoen, hedapenaren eta aplikazioaren zorroztasuna ziurtatzeko beharra; saioetan landu beharreko gaien kopurua; material berriak (bideoak, hitzaldiak edo artikulu zientifikoak) sartzeko proposamenak; eta Lehen Hezkuntzara nahiz Bigarren Hezkuntzara egokituko ziren adibide praktiko berriak, guztiak ere saioetan ematen ziren elkarrizketa eta eztabaidatik abiatuta.

Ko-sorkuntza prozesu horren bidez, material didaktikoak hobetu ziren, baina, gainera, parte-hartzaile guztiek areagotu egin zuten gaiari buruzko ezagutza, haren garrantziari buruzko kontzientziazioa, aurrez halakotzat hartu ez ziren indarkeria-egoerak identifikatzea, ebidentzia zientifikoetan oinarritu beharra eta beste irakasle batzuen prestakuntzan zabaltzeko eta ikasgeletan aplikatzeko segurtasuna.

Egilea: Mª Luisa Jaussi

Loading