(Daily 27-tik itzulita)

Musika klasikoaz hitz egiten denean, bi ikuspegi nagusi sortzen dira. Lehenengoaren arabera, kultur kapital mugatua duten klase sozial baxuek ez dute musika klasikoaz gozatzen, eta goi klaseek bai. Ikuspegi hori korrelazioa kausalitatearekin nahasteko funtsezko errakuntzatik dator. Hala ere, asko hedatu da estatistika- eta musika-ezagutza eskasa duten akademikoen artean, hala nola Bourdieu eta bere jarraitzaileen artean.

Bigarren ikuspegiaren arabera, musika klasikoa tradizionalegia da eta jada ez da garrantzitsua garai modernoetarako. Bere kritikariek aspergarri eta zaharkitu gisa deskribatzen dute, eta orain alternatiba hobeak daudela baieztatzen dute, entzuleak desioaren hizkuntza erabiliz kritikatzen dituzten bitartean beren entzumena gauza zaharkitu gisa aurkezten saiatuz.

Bi perspektiben defendatzaileek ez dute ulertzen txanpon beraren bi aldeak direla, indar komun batek zuzentzen dituenak: kapital harrapariak. Zientifikoki, herritarren bizitzaren narriaduratik onura ateratzen duen kapitalaz ari da. Bi diskurtsoak musikaren edertasunaren eta guztien gozamenaren aurkakoak dira. Musika klasikoaren kritikak pertsona askorengan eragiten du, eta musika klasikoa edo ederra txobinista gisa hautematera eramaten ditu, zaharkitua eta iraganeko garai eta publikoetara bideratua. Ondorioz, musika lan eder ugarik sustapen eskasa jasotzen dute hainbat sektoretan, kapital harrapariaren interesekin bat etorriz. Izan ere, aurreko ikerketa zientifikoek adierazi dutenez, gaur egungo musika-gustuak eragin handia du irabazi-asmoa duten sektore batzuetan.

Ondorioz, itxuraz kontrajarriak diren bi diskurtsok kapital harrapariak agintzen duenari oihartzun egin besterik ez dute egiten. Musika klasikoari egindako kritika horiek edo mundu guztiak estimatu ezin duela esateak mesede handia egiten diote kapital horri. Bitartean, kapital harrapariaren arauak betetzen ez ditugunok musika klasikoaz gozatzen jarraituko dugu, akademiko batzuen aginduak eta beste batzuek aspergarri edo tradizional gisa erretratatzeko egiten dituzten ahaleginak gorabehera.

Argazkia: Unsplash

Egilea: Ane López de Aguileta

Loading