(Daily 27-tik itzulita)
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 27. artikuluak ezartzen du herritar orok duela parte hartzeko eta aurrerapen zientifikoaz baliatzeko eskubidea. Haurrek gizateriak sortutako edozein tresna edo teknologia ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea dute. Jakina, teknologia guztiek dituzte alde onak eta txarrak. Horrek ez du esan nahi ibilgailuen ordez idi-orgetan bidaiatu behar dugunik, edo ebakuntza-gelei edo txertoei uko egin behar diegunik, odolusteen mesedetan, etab.
Adimen artifiziala erabiltzearen aurkako jarrera giza eskubideen aurkakoa izateaz gain, erabateko adimen-falta ere erakusten du. Kontua ez litzateke izan behar adimen artifiziala erabili behar den ala ez, baizik eta adimen artifizialaren zein erabilerak hobetzen duen hezkuntza eta gizartea eta zeintzuk kaltetzen dituen.
Hezkuntzaren testuinguruan, funtsezko elementu bat iragazkiak inplementatzea da, informazio faltsua eta ebidentzia zientifikoa bereizteko, galdera, arazo edo gai bat planteatzen dugunean edo gure ikasleek egiten dutenean adimen artifizialak ematen dituen erantzunetan. Beraz, adimen artifizialaren erabilerarik onena adimen artifizial baliozkotu baterantz aurrera egitea da. Gaur egun, adimen artifizialak informazio faltsua biltzen du, sare sozialetan eta hezkuntza eta generoari buruzko eztabaida mediatikoetan nagusi dena. Baliozkotu gabeko adimen artifizial hori erabiltzea oso kaltegarria da hezkuntzarako eskubidearentzat. Hala ere, adimen artifizialaren erabilera, zientifikoki baliozkotuta dagoenean eta faltsukeriak eta ebidentziak bereizteko gai denean, oso onuragarria da haur guztien hezkuntzarako eta bizitzarako.
Argazkia: Unsplash
Egilea: Ramon Flecha