Periódico Educación-etik itzulita

Hedabideek, sareek eta are unibertsitateek ere maila intelektual edo teoriko handia ematen diete hitz egiten duten liburuak irakurri ez dituzten gizabanakoei; pertsona horiek erreferentetzat izatea berme segurua da maila intelektualik ez lortzeko, ezta gure ikasleengan hori sustatzea lortzeko ere. Aitzitik, ikasleak maila teorikoan eta intelektualean ondo prestatzen dituztenak hurrengo bi prozeduretako bat edo biak erabiltzen dituzten irakasleak dira.

Puntu honetara iristean gogorik gabe ez geratzeko, lehenik eta behin prozedura eskuragarriena azalduko dut. Gai bati buruzko libururik onenak irakurri nahi ez baditugu edo irakurri ezin baditugu, nahikoa da eskoletan, lagunekin eta familiekin komentatzen duguna benetako intelektualetan oinarritzea, liburu horiei buruz irakurri eta hitz egin dutenengan.

Bigarren prozedura liburu horiek zuzenean irakurtzea da. Ohiturarik ez badugu, baliteke hasieran “eskuetatik erortzea”, motibaziorik ez izatea edo ez ulertzea. Horregatik, garrantzitsua da liburu bera irakurtzen ari diren beste pertsona batzuekin foroak bilatzea (online edo aurrez aurre). Elkarreraginak eta elkarrizketa dira motibazioaren eta ulermenaren iturria.

Egilea: Garazi López de Aguileta

Loading