Artikulu honetan, TeachXEvidence proiektuari buruz hitz egiten jarraituko dugu. Aurreko artikuluetan esan bezala, eskoletan genero-indarkeria prebenitzeko ebidentzia zientifikoetan oinarritutako materiala eskaintzen da, etapa desberdinetan, hau da Bigarren hezkuntzan edo Haur eta Lehen Hezkuntzan lantzeko edo agente desberdinekin. Oraingo honetan, senideekin lantzeko materiala aurkeztuko dugu.
Material guztia TeachXEvidenceren webguneko baliabideen atalean dago eskuragarri. Beste ataletan bezala, material nagusia hezitzaileek senideekin lan egiteko aurkezpenak dira. Aurkezpen horiek hobeto ulertzeko, Lehen Hezkuntzarako gida bat eta Bigarren Hezkuntzarako beste bat eskaintzen dira, non hezitzaileek gainerako materialekin lan egin ahal izateko behar duten bibliografia jasotzen den.
Era berean, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako aurkezpenak lantzeko orientabide batzuk (Lehen; Bigarren) daude, diapositiba bakoitzaren zentzua eta ezaugarri nagusiak deskribatuz.
Bi aurkezpenetako gai gehienak komunak dira eta etapa bakoitzari egokituta.
Indarkeria ezin dela arinki hartu behar eta nerabezaroko indarkeria haurren indarkerian sozializatzean oinarritzen dela nabarmentzen da; era berean, indarkeria harreman mota guztietan egon daitekela, eta nahiz eta, indarkeriaren prebentzioa harreman egonkorretan oinarritu, noizbehinkako harremanetan ere agertzen da, beharbada besteetan baino gehiago.
Prestakuntzaren ideia nagusia da maitasunaren eta erakarpenaren eraikuntza soziala dela eta Diskurtso Hertsatzaile Menderatzailearen bidez indarkeriaren erakarpena sozializatzen dela. Funtsezkoa da azpimarratzea sozializazio hori orokortua eta gehiengoa dela, baina ez da bakarra, eta ez die pertsona guztiei berdin eragiten. Nolanahi ere, biktimak ez du indarkeria jasatearen errurik. Sozializazio orokorra da, eta erakarpena sustatzen du zentzu zabalean, mirespena, herri-begirunea, lagun izateko nahia eta abar, gaizki tratatzen duten pertsonekiko edo ondo tratatzen duten pertsonekiko.
Ondoren, babes-faktoreak agertzen dira:
- Maskulinitate alternatibo berrietan heztea eta daudenak sustatzea da helburua. Maskulinitate Alternatibo Berriak indarkeriarik gabekoak dira, beren buruaz seguruak, indarkeria arbuiatzen dutenak eta erakargarritzat jotzen direnak; era berean,
- Onespena eta hitzezko hizkuntzatik haratago joateko beharra, hizketa-ekintzetatik komunikazio-ekintzetara igarotzeko beharra;
- Bystander intervention-en ideia (ikuslearen esku-hartzea), erasotzaileen aurka eta biktimen alde agertzearen garrantzia;
- Genero Indarkeria Isolatzailea: biktima babesten duten pertsonak babestearen beharra, biktima isolatuta ez geratzeko.
- Adiskidetasuna prebentzio-faktore gisa, ondo tratatzen zaituenaren lagun izatearen ideia.
- Lehen Hezkuntzako aurkezpenean Club de Valientes Violencia 0 planteatzen da.
- Bigarren Hezkuntzakoan maitasun idealean sakontzen da. Maitasun hori ez da harreman-modu tradizionalen erreprodukzio bat, askatasunetik definitzen da, eta kolokan jartzen da maitasun erromantikoak genero-indarkeria sortzearen buloa.
Bi aurkezpenek bideo eta dibulgaziozko artikuluetarako estekak dituzte gaian sakondu ahal izateko.
Indarkeriaren prebentziorako beharrezkoa da komunitate osoaren parte-hartzea, eta gaizki tratatzen gaituztenak baztertzeko eta ondo tratatzen gaituztenak ondo tratatzeko, baloratzeko eta mirestekoaren giroa sortzea.
Egilea: Mª Luisa Jaussi
